Ekaineko GUKA magazina

GUKA magazina 2023ko eka. 2a, 22:00

Ekaineko magazinean, besteak beste, Arantzazu Araneta rally gidariari egindako elkarrizketa, Zurak eta ezpalak atalean Jose Luis eta Miren Gorrotxategi aita-alabekin kulturaz eta euskaraz izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Zumaiako Flischean egindako ibilbidea izango dira ikusgai. Hori ez ezik, Guka lehiaketaren finala ere jaso dugu atal honetan. Gainera, Parean eta pareko atalerako Julen Portillo eta Nerea Rodriguez influencerrak elkarrizketatu ditugu. 

GUKA magazineko denboraldiko bederatzigarren atalean, Mireia Galarza Bastida kazetaria Arantzazu Araneta gidari azpeitiarrarekin elkartu da, bere zaletasunaz, hastapenez, Emakumeak Automobilismoan proiektuaz eta etorkizunerako dituen asmoez hitz egiteko. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Aizarnazabalen eta Zarautzen izan da Galarza, txapelketaren finala jokatzen. Nork irabazi ote du? 

Andrea Zipitria, berriz, Julen Portillorekin eta Nerea Rodriguez influencerrak elkarrizketatu ditu  Amaitzeko, Jose Luis eta Miren Gorrotxategi aita-alabekin elkartu da Andoni Elduaien, Zurak eta ezpalak ataleko bederatzigarren saiorako.