Hasi dira banatzen ekaineko 'Baleike' aldizkaria

Maialen Etxaniz eta Intza Trula 2023ko eka. 1a, 15:00

Kaleratu dute ekaineko Baleike aldizkaria. Bazkide direnek etxean jasoko dute hilabete honetako alea; bazkide ez direnek berriz, ohiko saltokietan izango dute eskuragarri. 

Kalean da ekaineko Baleike aldizkaria. Hilabete honetan pantailen gehiegizko erabilerarekin kezkatuta dauden gurasoek sortutako taldearen inguruko erreportajea irakur daiteke bertan, "seme-alabek gailu digitalak era kontziente eta kritikoan kontsumitzea" da herritar hauen helburua. Horrez gain, Telmo Lazkano irakasleak martxan jarritako No Phone Challenge proiektuaren inguruko elkarrizketa ere jaso da zenbaki honetan. Elkarrizketa laburrean Joxe Aizpuruak adarra instrumentuaren inguruan hitz egin du; berak adarrak lantzen ditu, eta horrez gain azoka eta ekitaldietan ere jotzen du instrumentua.

Bazkideek etxean jasoko dute aldizkaria; bazkide ez direnek, ordea, ohiko guneetan erosteko aukera izango dute; hala nola, Aizpurua liburudendan, A3n, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian, Mandalan eta Amaiako plazako Ogi Berri okindegian.