Pintura tailerreko lanak ikusgai izango dira gaurtik Oxforden

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 31a, 14:30

Ander Hormazurik Forondan ematen duen pintura tailerreko ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira ekainaren 6ra bitarte.

Gaur zabaldu eta ekainaren 6ra artean, Alondegiko Oxford aretoan ikusgai izango dira Forondan Ander Hormazurik ematen duen tailerreko ikasleek egindako lanen bilduma. Egunero zabalduko dute aretoa 18:30etik 20:30era, eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara ere bai.