Adrian Almazan filosofo eta ingurumen aktibistaren hitzaldia Aita Marin

Intza Trula 2023ko mai. 31a, 12:00
Adrian Almazan filosofo eta ingurumen aktibista (Katakrak.net).

Gaur zortzi izango da hitzaldia Aita Mari antzokian.

Adrian Almazan filosofo eta ingurumen aktibistak Decrecimiento para Euskal Herria hitzaldia eskainiko du datorren asteazkenean, ekainak 7. Almazan filosofia irakaslea da, eta Ekologistak Martxan taldeko kidea ere bada.

Piztu Zumaiako Energia-Komunitateak azaldu duenez, "krisi eko-sozial globaleko garaietan, gure lurraldeak nola eraldatu pentsatzera behartuta gaude, aldi berean gure energia eta material kontsumoa murriztu ahal izateko eta justizia, berdintasun eta autonomia irizpideak ezartzeko".  Horrenbestez, hitzaldi honetan, "ibilbide orri bat proposatuko da, lurraldeak desazkundearen bidean jartzeko, beti ere gizartea, klima eta biodibertsitatea errespetatuz". 

Hitzaldia gaztelaniaz eskainiko du, 18:00etan, Aita Mari antzokian.