Itxas Gain nagusi Euskadiko Maratoi Txapelketan

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 30a, 12:30

Herrian bertan jokatutako txapelketan lehena izan da Itxas Gain taldekako sailkapenean, taldeko piraguistek lortutako emaitza bikainei esker.

Joan den igandean jokatu zen Euskadiko Maratoi Txapelketa, eta erakustaldi ederra eman zuten zumaiarrek beren herrian. Izan ere, Itxas Gain piragua elkarteko kideek emaitza ezinhobeak erdietsi zituzten –bederatzi urrezko domina, bi zilarrezko eta brontzezko bat–, eta guztien lanari esker, taldekako sailkapenean buru da Itxas Gain.