'Bote prontoan' irakurketa musikatua eskainiko dute ostegunean

Intza Trula 2023ko mai. 29a, 15:00
Esti Curiel eta Maria Zubimendi.

Esti Curiel eta Maria Zubimendi zumaiarrek itsasoan inspiratutako testuz eta musikaz osatutako ikuskizuna eskainiko dute Hogarreko tabernan.

Bote prontoan izeneko irakurketa musikatua aurkeztuko dute Esti Curiel aktoreak eta Maria Zubimendi musikariak ostegunean. Hogarreko tabernan emango dute emanaldia bi artistek, 17:30ean.

Itsasoan inspiratutako testua eta musika sortu dituzte egileek; kostaldera iritsi berri den Malenaren istorioa da jaso dutena, eta bertako ohiturak zein kondairak entzunaz herritarrak ezagutuko ditu protagonistak.