Udal eta foru hauteskundeak 2023

Ekainaren 17an izango da udalbatza berria osatzeko kargu hartze ekitaldia

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 29a, 12:00
Zumaiako udaletxea.

Ordua zehazteko badago ere, egun horretan osatuko dute udalbatza berria, udaletxeko areto nagusian. Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako alkate datorren agintaldian ere, EH Bilduk gehiengo osoa lortu duelako. Zinegotzi gehienak berriak izango dira.

Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako alkatea 2023-2027 agintaldian, eta hark nahiz udalbatza osatuko duten zinegotzi guztiek ekainaren 17an, larunbatez, hartuko dute kargua. Ordua zehazteko badago ere, egun horretan osatuko dute udalbatza berria, udaletxeko areto nagusian.

Ostolaza funtzioetan da alkate atzoz geroztik; izan ere, bera izan da alkate bukatzear den agintaldian ere. Hark jasoko du Zumaiako aginte makila berriro ere, EH Bilduk gehiengo osoz irabazi baititu udal bozak. Zehazki, aurreko agintaldian baino zinegotzi bat gehiago lortu du koalizioak, hamar; EAJk, berriz, bat galdu du, eta PSE-EEk mantendu egin du zuen hautesle bakarra. 

Dena den zinegotzietan aldaketak izango dira. Honako herritar hauek osatuko dute udalbatza berria: