Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea izango da bihar

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 29a, 09:30
Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzearen artxiboko irudia. (Baleike)

Haren bikotekide ohia atxilotu dute, andrearen hilotza bortxa zantzuekin topatu eta gero. Ertzaintza indarkeria matxista gisa ari da ikertzen kasua. 

Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten atzo apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da. 

Zumaiako Mugimendu Feministak gertatutakoa salatzera deitu ditu herritarrak. Bihar izango da protesta, asteartea, 20:00etan Saregileen plazan.