Udal eta foru hauteskundeak 2023

Hautetsontziak itxita, hasi dira dagoeneko botoak kontatzen

Mireia Galarza Bastida 2023ko mai. 28a, 20:24

20:00 jota, itxi berri dituzte herriko bozkalekuak, eta dagoeneko hasi dira Zumaian ere hauetsontzietan dauden botoak kontatzen. Boto zenbaketak aurrera egin ahala jarraitu ahal izango dituzte herritarrek gaurko hauteskundeen emaitzak Baleike.eus-en.

20:00 jota, itxi berri dituzte herriko bozkalekuak, eta dagoeneko hasi dira Zumaian ere hauetsontzietan dauden botoak kontatzen. Gaurkoan, herri hauteskundeetako nahiz foru bozetako botoak zenbatuko dituzte mahaietako arduradunek. 

Datuei erreparatuz gero, ia sei puntu jaitsi da parte hartzea 2019ko datuekin alderatuta. Hain zuzen, herritarren %5,74 gutxiagok eman dute botoa aurten arratsaldeko 18:00ak bitartean, baina oraindik jakiteko dago zer alderdiri eragingo dion horrek. 

Botoa emateko epea amaitu berri, laster ezagutuko dira bai emaitzak eta bai parte hartze datuari dagozkion datuak. Boto zenbaketak aurrera egin ahala jarraitu ahal izango dituzte herritarrek gaurko hauteskundeen emaitzak Baleike.eus-en.