Udal eta foru hauteskundeak 2023

Eguerdiko datuen arabera, parte hartzea 3,74 puntu jaitsi da

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 28a, 14:45
Herritarrak hauteslekuetan. (Maria Maia Manterola)

 7.970 zumaiar dago deituta botoa ematera, eta Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan jakinarazi duenez, herritarren %38,15izan dira hauteslekuetan.

Udal eta foru hauteskundeen igandea da gaurkoa, eta agerikoa da hori herriko udal eraikinetan. Izan ere, goizean goizetik hainbat herritar ari dira botoa ematen datorren agintaldirako alkatea nahiz ahaldun nagusia hautatzeko. Dena den, Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, 3,74 puntu jaitsi da Zumaian 14:00etara arteko parte hartzea.

Hain zuzen ere, boza ematera deituta dauden herritarren %38,15izan dira hauteslekuetan, hau da, 2.997 herritarrek; guztira, 7.970 herritar daude gaur deituta hauteslekuetara. Duela lau urte, 2019an, berriz, herritarren %41,89keman zuten botoa 14:00etara bitartean; hau da, 3.224 herritarrek.

Gipuzkoan, berriz, herritarren %36,76k eman dute botoa 14:00etara bitartean. Datu hori 2019ko bozetakoa baino 2,69 puntu apalagoa da; izan ere, orduko hartan herritarren %38,45ek eman zuten boza ordu horretarako.

Foru bozetako parte hartze datuak ez dituzte jakinarazi oraindik. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Barne Ministerioak.