Gogotik ospatu dute Astindu Eguna herriko dantzariek

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 28a, 10:00

Hil osoa dantzan igaro arren, atzo izan zen egun bereziena Astindu dantza taldeko kideentzat.

Dantzari eskainitako hilabetea izan ohi da Zumaian maiatza. Hilari amaiera biribila emateko, elkarrekin pasa zuten eguna Astindu dantza taldeko bazkideek. Charlestone tailerrean elkartu ziren lehendabizi, eta behin bazkalorduan indarrak hartuta, dantzan jarraitu zuten gero ere kalez kale.