Mundu osoko mitologiarekin erlazionatutako musika nagusitu da Beheko plazan

Mireia Galarza Bastida 2023ko mai. 27a, 19:16

S. Reineke konpositore estatubatuarraren musikaz osatutako emanaldia eskaini dute, Goizeder Iturain antzezlearekin batera. Emanaldiaz gozatzeko asmoz, dozenaka herritar gerturatu da bertara.

Kontzertu berezia eskaini du gaurkoan Beheko plazan Zumaiako Udal Musika Bandak. Izan ere, S. Reineke konpositore estatubatuarraren musikaz osatutako emanaldia eskaini dute, Goizeder Iturain antzezlearekin batera. Emanaldiaz gozatzeko asmoz, dozenaka herritar gerturatu da bertara.

Mundu osoko mitologia du oinarri errepertorioak. Soinu misteriotsu eta primitiboak izan dira nagusi, gai melodikoekin batera.