Udal eta foru hauteskundeak 2023

Txokolatea eta pintxoak partekatuz amaitu du kanpaina EAJk

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 26a, 20:30

Zumaiako EAJren zerrendakideak txokolate jana eta mokadutxoak dastatu dituzte arratsaldean, Beheko plazan, hauteskunde kanpainako azken hitzorduan. 

Udal eta foru hauteskundeetako kanpaina amaiera herritarrekin ospatu nahi izan du Zumaiako EAJ alderdiak. Hala, gaur arratsaldean Josemi Antia alkategaia eta zerrenda osatzen duten kideak Beheko plazan izan dira, aurrena txokolatada egiteko eta gero mokadutxoak banatzeko bertaratu diren guztiei.