Uztailean Kantabriara egingo dute irteera Beheko Plazako elkarteko kideek

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 27a, 11:00

Uztailaren 4tik 6ra bitartean, Kantabriako zenbait herri bisitatuko dituzte. Astelehenetik aurrera eman ahal izango da izena.

Irteera berezia antolatu du Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak uda sasoirako. Aurtengoan, Kantabria bisitatuko dute uztailaren 4tik 6ra artean. Besteak beste, Panes, Cuevas Del Soplao, Santo Toribio de Liebana, Cabezon de Liebana, Potes, Comillas eta Santander bisitatuko dituzte bidaian.

Azaldu dute etzi, astelehena, zabalduko dutela izen ematea, Hogarreko bulego ordueta –11:00etatik 12:00etara–, eta bidaiaren xehetasunak Hogarreko iragarki oholean bertan aurki daitezkeela.