Eguneko zentroko langileak kalera atera dira

Mireia Galarza Bastida 2023ko mai. 25a, 18:23

Bai, bai, bai, zaintzak duinak bai! edo Udala entzun, erantzuna nahi dugu! oihukatuz, hainbat lagun elkartu da Eusebio Gurrutxaga plazan. Asteartean ere egin zuten elkarretaratzea, baina eguneko zentroaren parean. 

Pandemiaz geroztik eguneko zentroko zerbitzua murriztu izana salatu zuten bertako langileek asteartean, lantoki parean. Gaurkoan ere hala egin dute, baina kasu honetan, kalera irten dira, eta Beheko Plazan egin dute elkarretaratzea. 

Bai, bai, bai, zaintzak duinak bai! edo Udala entzun, erantzuna nahi dugu! oihukatuz, hainbat lagun elkartu da Eusebio Gurrutxaga plazan, eta Zumaiako eguneko zentroaren kalitatezko zerbitzua defendatu dute gaurkoan ere.