Udal eta foru hauteskundeak 2023

Kanpainari amaiera emateko txokolatea eta pintxoak eskainiko dituzte jeltzaleek

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 26a, 10:00
EAJren zerrendaren aurkezpeneko argazkia. (Juan Luis Romatet)

Udal hauteskundeen aurretik, azkenekoz elkartuko dira gaur EAJren zerrendakideak eta herritarrak. Beheko plazan txokolatada egin eta pintxoak dastatuko dituzte kanpainari amaiera emateko.

Udal eta foru hauteskundeetako kanpainaren azken egunean hitzordua egin dute Zumaiako EAJko kideek hitzordua jarri dute Beheko plazan. 17:00etatik 18:30ak bitarte, txokolatada izango da, eta gero mokadutxoak banatuko dituzte, 18:30etik 20:00etara.