Larak eta haren bikoteak Paris utzi dute Donostian bizi berri bat hasteko asmoz. Danielek berriz, ez du inoiz Donostia utzi; neskalagunarekin bizi da, amaren inmobiliarian lan egiten duen bitartean. Lara eta Daniel etxe baten salmentan elkar ezagutuko dute. Izan daiteke baina, oraingoa ez izatea haien bizitzak elkar gurutzatu diren lehenengo aldia. Iragana eta oraina medio, haien bien harteko erlazioaren nolakotasuna ezagutuko dugu. Garaiak, denborak eta egoerek nola baldintzatzen dituzten istorioak, nola alda daitekeen guztia jarraitutako bidea jarraituta, beste biderik balego akaso.
Daniel hezur-haragitzen duen Iñigo Gastesi aktoreak, gainera, aurkezpena egingo du larunbateko saioan. Aitortu du "gertuko harremana" duela herriarekin, maite duen eta estimua dion jendea dagoelako herrian. Zumaiarrei filma gustatuko zaiolakoan da Gastesi, "gaiengatik, irudien estetikagatik eta gertatzen diren elkarrizketengatik".
Biharko, etziko eta astelehenerako sarrerak leihatilan bertan nahiz sarrerakzumaia.eus atarian eskuratu ahal izango dira.