Bertso pilota jardunaldia izango da larunbatean Aitzurin

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 25a, 09:30
Itziarko jardunaldiaren irudia.

Aitzurik hartuko du larunbatean Udaberri torneoko jardunaldia. Bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen jarduera da, eta Mitxoletak eta Kukuprakak lehiatuko dira aurrez aurre.

Ez da nolanahiko pilota partida izango larunbatean Aitzurin jokatuko dena. Izan ere, Emakumezkoen Udaberriko Torneoaren barruan, bertsoa eta pilota uztartzen dituen jardunaldia izango da Zumaian.

Aurrez aurre arituko dira Kukuprakak eta Mitxoletak, eta bertsolariak izango dituzte lagun eta agindu-emaile. Udaberriko Torneoaren barruan jokatuko dute partida: kirola, kultura eta berdintasuna sustatu nahi dituen torneoa da, eta sei jardunaldi jokatuko dituzte guztira. 

Zumaiako partida 18:00etan hasiko da, Aitzurin. Helduek 5 euroren truke sartu ahal izango dute, eta haurrek, doan sartu ahal izango dute.