Erakustaldi polita eskaini dute musika tailerreko ikasle gazteek

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 24a, 16:49

Musika eta Dantza Eskolako 4 eta 7 urte arteko musika tailerreko ikasleek atzo egin zuten jendaurreko emanaldia. Musika Eskolak jakinarazi du datorren ikasturtean 3 urteko umeei zabalduko zaiela eskaintza, eta gogorarazi du bihar, osteguna, amaituko dela matrikulazio epea.

Ekaina gerturatu ahala ikasturteak amaierara iristen ari dira, eta Musika eta Dantza Eskolako musika tailerrean dabiltzan 4 eta 7 urte bitarteko haurrek erakustaldi polita eskaini zuten atzo arratsaldean jendaurrean.

Musika Eskola datorren ikasturtea prestatzen hasia da, eta gogorarazi du bihar, osteguna, amaituko dela matrikulazio epea. Gainera, jakinarazi du hurrengo ikasturtean 3 urteko umeei zabalduko zaiela eskaintza.

Norbaitek informazio gehiago nahi badu edo zalantzak argitu, horretarako aukera dauka Musika Eskolara deituta, 943-86 11 83 telefono zenbakira.

(Argazkiak: Musika eta Dantza Eskola)