'Barda' antzezlana taularatuko dute ostiralean Aita Marin, doan

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 24a, 12:00

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko kideek tragikomedia bat dakarte Zumaiara ostiralean. Aita Mariko zine aretoan izango da, 20:00etan hasita. 

Tragikomedia bat da Barda. Maitasunaz hitz egiten du, atsekabe eta gabezien iturri. Eta etsaitasunaz, ekaitza bezala zabaltzen dena, etsipenezko xalotasunaren ikur. DATeko antzezleek tragikomedia Aita Marin eskainiko dute, ostiral honetan, 20:00etan hasita. Doako saioa izango da.