Udal eta foru hauteskundeak 2023

Duñike Agirrezabalaga: "Gobernuan edo oposizioan egon, berdin-berdin ekingo diot nire lana egiteari"

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 18:37
Duñike Agirrezabalaga, Zumaiako PSE-EEren alkategaia. (Maria Maya Manterola)

PSE-EEren alkategaiak Baleike.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; hamalau, guztira. Bihar, EAJren alkategai Josemi Antiaren txanda izango da, eta EH Bilduren zerrendaburu Iñaki Ostolazarena etzi. Herritarrek galderak bidal ditzakete oraindik. 

Duñike Agirrezabalaga PSE-EEren alkategaia Baleikeren egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Baleike.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Agirrezabalagak; guztira, hamalau galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Bihar, Josemi Antia EAJren alkategaiaren txanda izango da; hura 17:00etan hasiko da herritarrek egindako galderak erantzuten. Hain justu, hemen egin ditzakete erabiltzaileek jeltzaleen zerrendaburuarentzako galderak. Etzi, osteguna, Iñaki Ostolaza EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da, eta galderak hari bidaltzeko, honako lotura honetan dago aukera.