Udal eta foru hauteskundeak 2023

Udal eta foru hauteskundeen jarraipena egingo du Baleikek igandean

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 19:00

Webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Baleikek egun osoan zehar. 20:00etatik aurrera, berriz, Zumaiako emaitzen berri emango du, eta alkategaien nahiz alderdien erreakzioak ere bilduko ditu. Bozen biharamunean hauteskundeei buruzko egunkaria kaleratuko du Urola Kostako Hitzak.

Etzi, igandez, izango dira udal eta foru bozak, eta Baleikek hauteskunde egunaren jarraipen berezia egingo du. Zehazki, webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Zumaiako hedabideak egun osoan zehar. Gainera, 20:00etatik aurrera, emaitzen berri ere emango du, eta alderdien eta alkategaien erreakzioak ere bilduko ditu. Erlo telebistan ere ikusi ahal izango dira bozen eskualdeko herrietako emaitzak.

Biharamunean bozei eskainitako egunkari berezia kaleratuko du Urola Kostako Hitzak. Zortzi orriko egunkarian, herri guztietako emaitzen berri emango du, baita foru hauteskundeen gaineko datuak ere. Halaber, webguneetan informazio osagarria ere eskainiko du Baleikek egun horretan.