Golden Gate hizkuntza eskolak 25 urte bete ditu. Urte horietan ingelesa izan da hizkuntza nagusia hizkuntza eskolan, baina frantsesak "gorakada nabarmena" izan duela agertu dute arduradunek. Hala, urteotan Golden Gate-ko ikasle izan diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, eta Erribera kaleko 1. zenbakian kokatutako egoitzan lanean jarraituko dutela adierazi dute.