Udal eta foru hauteskundeak 2023

Hainbat gazte elkartu da EH Bilduren alde bozkatzea eskatzeko

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 23a, 09:00
Argazkia: EH Bildu Zumaia.

Amaia plazan elkartu ziren hamarkana gazte joan den ostiralean, EH Bilduren zerrendakide gazteak babestu eta koalizioaren alde bozkatzea eskatzeko. 

Igande honetako udal hauteskundeetan "asko dute jokoan" koalizioaren ustez, eta haien aldeko botoa eskatzeko, gazte argazkia atera zuten joan den ostiralean Amaia plazan. Zumaian bizi eta herritik gertu lan egin nahi dutela adierazi dute, eta horretarako, EH Bildu "tresna eraginkorrena" dela baieztatu.

Zumaiako EH Bilduren hitzetan, "mundua ez da botoa emanda bakarrik aldatzen, baina botoa ematea ere beharrezkoa da". "Boto gutxik erabakiko dute alkatetza, eta gazteok erabakigarriak izango gara. Igandean ez gelditu etxean: bozkatu EH Bildu!", gaineratu dute prentsara bidalitako oharrean.