Zumaiako Bk mailaz igotzea lortu du

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 22a, 16:00
Zumaiako Bko jokalariak eta zaleak, partida bukatu ostean.

Datorren denboraldian Gorengoen mailan jokatuko du talde zumaiarrak.

Zumaiakoren bigarren taldeak aho zapore gozoarekin bukatu du aurtengo denboraldia; izan ere, 27 puntu erdietsita, sailkapenaren buruan bukatu dute liga, eta mailaz igotzeko txartela eskuratu du taldeak. Horrenbestez, 2023-2024 denboraldian Gorengoen mailako taldea izango da, eta aurrez aurre izango dituzte eskualdeko beste zenbait talde; hain zuzen ere, Anaitasuna B, Getariako KETA eta Ikasberri.

Bana berdindu zuen Soraluzeren kontra etxean jokatutako norgehiagoka, baina puntu bakarra nahikoa zuen igoera bermatzeko. Helburua lortuta, Zumaiako jokalariek eta zaleek gogotik ospatu zuten lorpena.