Eliezer Chavarria, Euskadiko boxeo txapelketan garaile

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 22a, 11:30

Gazteen kategorian txapela eskuratu du Zumaia Cuban Boxing taldeko boxeolariak. Espainiako txapelketetarako prestatzen jarraituko duela adierazi du haren entrenatzaile Ruben Arredondok. 

Eliezer Chavarria Zumaia Cuban Boxing taldeko kideak Euskadiko txapelketa irabazi du bere kategorian. Chavarriak 75 kiloko jokalarien arteko lehian Asafi Pinedoren aurka aritu zen, eta borrokaldi luzean Chavarriak orain arte egindako lana erakutsi ahal izan zuen. Datozen borrokaldietarako umiltasunez, diziplinaz eta kontsantziaz prestatuko direla adierazi du Ruben Arredondo entrenatzaileak. Besteak beste, Espainiako txapelketa izango du aurki Chavarriak.