Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, egun handia izan zen larunbatekoa. Izan ere, eguerdian bazterrak girotu zituen kalez kale aritu zen Zutrik taldearen kalejirak. Arratsaldean, berriz, Ondartxoko eszenatokiaren bueltan elkartu zen haur, gazte zein heldu, plaza dantzetan aritzeko. Gero, Trikidantz taldearen erromeria doinuekin jarraitu zuten dantzan bertaratutakoek.