Gaur ez da itsasadarreko txalupa zerbitzurik izango

Julene Frantzesena 2023ko mai. 21a, 07:53
Txalupa zerbitzuaren irudi bat.

Pantalana handitzeko lanak tarteko, errioan dragatze lanak egiten ari da Portu Zuzendaritza. Horregatik, pantalana itxita izango da, eta ez da martxan izango txalupa.

Gaur, igandea, ez da itsasadarreko txalupa zerbitzurik izango. Izan ere, pantalana handitzeko lanak tarteko, errioan dragatze lanak egiten ari da Portu Zuzendaritza. Horregatik, pantalana itxita izango da, eta ez da martxan izango moila, Santiago hondartza eta Sarauneko zabalgunea (kirol portua) lotzen dituen zerbizua.

Izatez, joan zen apirilaren erditik dago martxan txalupa zerbitzua. Asteburuetan eta jaiegunetan izaten da martxan, 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara. Ekainaren 15etik uda sasoia bukatu arte, berriz, egunero egongo da erabilgarri txalupa.