Zumaiarrak nagusi Errioxan jokatutako Matutrail lasterketan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 21a, 09:15
Ainhoa Caporossi VIII. Matutrail lasterketako podiumean. (Utzitakoa)

Ainhoa Caporossi ibilbide luzean gailendu da lasterketa ia bi orduan amaituta eta Irene Martin beterano azkarrena izan da lasterketa laburrean.

Arrakastatsua izan da oso Matute (Errioxa) herrian atzo jokatutako Matutrail lasterketaren zortzigarren edizioa korrikalari zumaiarrentzat. Ainhoa Caporossik garaipena eskuratu zuen lasterketa luzean eta Irene Martinek motzean, beteranoen kategorian. 25 kilometrokoa behar zuen izan lasterketa luzeak, baina behelainoa dela eta 18 kilometrora laburtu zuten antolatzaileek. 01:59:49 izan zen Caporossiren denbora eta handik sei minutura helmugaratu zen bigarren sailkatua.

Martin ere ezinhobeto aritu zen 13 kilometroko lasterketan. Ordu eta erdi behar izan zuen ibilbidea osatzeko. 01:30:40 izan zen, zehazki, haren denbora.

Irene Martin VIII. Matutrail lasterketako podiumean. (Utzitakoa)