Euskadiko boxeo txapelketako borrokaldia izango du bihar Eliezer Chavarriak

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 19a, 17:00
Chavarria eta Arredondo. (Zumaia Cuban Boxing)

Getxoko (Bizkaia) Andra Mari kiroldegian jokatuko dira bihar Euskadiko boxeo txapelketako finalak. Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarria lehiatuko da 75 kiloko kategorian.

Bihar, larunbatez, Euskadiko boxeo txapelketako finalak jokatuko dira Getxon, Andra Mari kiroldegian. 15:00etan egingo dira pisatzeak, eta bi ordu geroago, 17:00etan, hasiko dira borrokaldiak. 

Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari bat izango da final hauetan, Eliezer Chavarria, hain zuzen. 75 kiloko kategorian arituko da iaz junior mailako Euskadiko txapelketa irabazi zuen boxeolari gaztea.