Udal eta foru hauteskundeak 2023

Amaiako plazako azokan egin du hauteskundeetako ekitaldia PSE-EEk

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 18a, 15:30
Hautagaiak arrosak ematen Amaiako plazan (PSE-EE)

Arrosak banatzen aritu dira gaur goizean Duñike Agirrezabalaga alkategaia eta zerrendan bigarren doan Arritxu Marañon Amaiako plazan ostegunetan egiten den azokan. 

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako ekitaldia egin dute gaur goizean PSE-EEko bi zerrendaburuek. Ohikoa duten bezala, ostegunetan Amaiako plazan egiten den azokara bertaratu dira, eta arrosak ematen aritu dira. Duñike Agirrezabalaga alkategaia eta zerrenda bigarren doan, eta azken bi agintaldietan Zumaiako udaleko zinegotzi izan den Arritxu Marañon aritu dira loreak banatzen.