Elkarretaratzea egin dute osasun zentroaren aurrean Osakidetzako lehen greba egunean

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 18a, 12:58
Eguerdiko 12:00etan egin den elkarretaratzeko une bat.

Bi eguneko greba deitu dute Osakidetzan ordezkatutako sindikatu batzuek osasun zerbitzu honek bizi duen "desegitea" eta hango langileen "prekarietatea" salatzeko. Horren barruan, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, grebako lehen egunean. 

ELA, LAB, Satse, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bi eguneko greba deitu dute Osakidetzako osasun zentroetan. Grebaren deitzaileek berretsi dute Lehen Arretaren "desegitea" eta gainerako arreta mailen "prekarietatea" egiazkoa dela: "Osakidetzako langileek gero eta baldintza prekarioagoetan egiten dute beren lana, eta gero eta prekarioagoa da herritarrei eskaintzen zaien arreta ere".

Horren barruan, eguerdian elkarretaratzea egin dute Zumaiako osasun zentroaren aurrean. Anbulatorioko langileek egin dute kontzentrazioa, baita laguntza eskaintzera bertaratu diren herritar batzuk ere.