Udal eta foru hauteskundeak 2023

Hauteskunde programa aurkeztuko du EAJk bihar Alondegian

Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 12:00
EAJk maiatzaren 2an egindako ekitaldiko une bat.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako programa aurkeztuko du bihar Zumaiako EAJk Alondegiko Oxford aretoan egingo den ekitaldian. 

Udal eta foru hauteskundeak egingo dira hilaren 28an. Egun horretarako prestatutako programa aurkeztuko du Zumaiako EAJk Alondegiko Oxford aretoan egingo den ekitaldian. Orioko hilketa salatzeko ekitaldia egingo da 19:00etan Saregile plazan, eta haren ondoren egingo da ekitaldia.