Zabaldu dute jada TAO bulegoa

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 17a, 09:00

Uda sasoiko erregulazioa indarrean jartzerako, bertakoen txartela berritu beharko da. 

Zabalik da jada TAO bulegoa. Kantauri plaza 7an ezarri dute, iaz egin bezala, eta txartel berria egiteaz gain, bertara jo beharko da helbidea aldatuz gero edota txartela puskatu edo galduz gero. 

Uda sasoiko erregulazioa martxan jartzerako berritu beharko dituzte txartelak zumaiarrek. Ekainaren 10a baino lehen etxean jasotako ordainagiria ordaindu beharko dute horretarako. 

Txartel berria behar izatekotan, bi modutan egin daiteke eskaera: TAO bulegoan bertan, aurrez aurre; edo online, helbide honetan