Zumaiarrak, Azpeitiko Dantzari Txiki Egunean

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 9a, 11:23

Auzoz auzo eta kalez kale dantzan aritu ziren igandean Azpeitian, beste herri batzuetako dantza eskoletako kideekin batera. 

Juan Antxieta musika eskolak eta Luix Beltza dantza eskolak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna ospatu dute igaro berri den igandean Azpeitian. Herri horretako dantzari gaztetxoak ez ezik, Azpeitiko Luix Beltza dantza eskolako eta Itsasiko nahiz Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako, Zumaiako eta Bergarako dantzari gazteek parte hartu zuten dantzaren bueltako festan. 

Lehendabizi Azoka Plazan bildu ziren 10:30ean, eta herrian zehar barreiatu gero, auzoz auzo eta kalez kale dantza egiteko. Bazkalondoren ere plazan bildu ziren, bertan bilduta zegoen jendearen aurrean dantza egiteko.