Ostegunera arte eman daiteke izena Herri Urratsera joateko autobusean

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 8a, 12:00

Igandean ospatuko da Ipar Euskal Herriko Seaskako ikastolen aldeko jaia, eta ostegunera arte eman daiteke izena Inpernupe Elkarteak antolatutako autobusean.

Igandean, hilak 14, ospatuko da aurten Herri Urrats jaia, Ipar Euskal Herriko Seaskako ikastolen alde, eta Inpernupe Elkarteak autobusa antolatu du Zumaiatik Senpereko lakura joan-etorria egiteko.

Izena Inpernupe tabernan eman beharko da osteguna baino lehen, eta izena ematerako unean ordaindu beharko da. Eserlekuko 12 euro da prezioa; hori bai, mantalean joaten diren ume txikiek ez dute ordaindu beharko.

Autobusa 09:00etan abiatuko da Hortz Klinika paretik, eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Senperen.