Ireki dute 'Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia' erakusketa

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 7a, 13:29

Irekiera ekitaldia ostiral arrtsaldean egin zuten, eta bertan parte hartu zuten lanaren egileek, Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak.

Ostiral arratsaldetik, erakusketa berria dago ikusgai Alondegiko Oxford aretoan: Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia. Hitzekin jolastuz sortutako irudiak paratu dituzte hormetan zein lurrean Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak, eta maiatzaren 20ra arte egongo da ikusgai –astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara–.

Ostiral arratsaldean egin zuten irekiera ekitaldia, eta bertan izan ziren egileak, herritarrei aurkezpen berezia eskaintzeko, irudietan ikus daitekeenez.

Egileek 2020an kaleratu zuten izen bereko liburua Pamilea argitaletxearekin, eta lan hura ardatz hartuta osatu dute erakusketa.

(Argazkiak: utzitakoak)