Musika, festa eta aldarria Torreberrin

Erredakzioa 2023ko api. 23a, 19:00

Jaiak eta aldarriak bat egin zuten atzo Torreberrin, San Telmo jai hauetarako GKSk eta IAk elkarlanean antolatutako egitarauaren barruan. 

GKSk eta IAk santelmoetarako antolatutako egitarauaren barruan egun handia izan zuten atzo. Hasteko, 14:30ean gazte eta ikasleentzako bazkaria egin zuten Torreberriko aterpean. Jarraian, eguneko lehen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten, Katarsia taldeak eskaini zuen kontzertu akustikoari esker. 

Gauean, berriz, punk, rock eta stoner estiloek hartu zuten Torreberriko aterpea. Lau talde aritu ziren agertoki gainean: Ukabil, Mehatxuka, Rodeo eta Animales Muertos.

Argazkiak: GKS/IA.