Zumai txarangaren goiz soinuarekin esnatu da herria

Juan Luis Romatet 2023ko api. 23a, 10:34

Bonbo, tronpeta eta saxofoi doinuekin esnatu da herria, Zumai txarangak goizeko 8:00etan egin duen goiz soinuari esker. 

Zumai txarangak goiz soinua eskaini du santelmoetako repetizioetako igandean. Hala, bezperan goiz erretiratu zirenak gustura hartuko zuten musika saioa, ordu txitan etxeratu zirenek ez hain pozik, baina hobekien pasatu dutenak gaupasa eginda zeuden gazteak izan dira.