Jende andana inguratu du Hamarru elektrotxarangak

Maria Maya Manterola 2023ko api. 23a, 13:00

Ehunka lagunek, gazteak gehienak, jarraitu zuten Hamarru elektrotxarangak egindako kalejira. 

Orain hilabete gutxi sortutako Hamarru elektrotxarangak herrian jo zuen atzo. Larunbat arratsaldea beraiena izan zen: jendetzak jarraitu zuen taldeak egin zuen kalejira, Amaiako plazatik abiatuta, herriko kaleetan zehar.