Txoaskiña elkarteak irabazi du olagarro zopa lehiaketa

Gorka Eizagirre - Juan Luis Romatet 2023ko api. 22a, 17:46

Beheko Plaza elkarteak antolatutako olagarro zopa lehiaketa jokatu da gaur goizean Torreberriko aterpean. Zortzi elkartek hartu dute parte eta irabazlea, hirugarrengoz, Txoaskiña elkartea izan da. 

Goizeko 10:00etarako hasi dira lanean olagarro zopa lehiaketan parte hartu duten elkarteetako kideak. Hiru orduko lanaren ondoren, epaimahaiaren ordua izan da, eta haren iritziz Txoaskiña elkartean izenean aritu diren Mila Bakedano eta Laura Esnalen jakia izan da onena. Bigarren Beheko plaza sailkatu da, eta hirugarren Itxas-Gain.

Gaurkoarekin hiru aldiz irabazi dute Txoaskiñakoek lehiaketa hau. Iaz ere beraiek izan ziren irabazleak.

Hemen ikus daitezke lehiaketak eman dituen argazki batzuk ere: