Eman dituzte toka eta igel lehiaketetako sariak

Juan Luis Romatet 2023ko api. 22a, 17:05
Gaur eguerdian egin da igel eta toka lehiaketetako sari banaketa. (Juan Luis Romatet)

Igel eta toka lehiaketak jokatu ziren atzo arratsaldean Torreberriko aterpean. Olagarro zopa lehiaketako sari banaketa ekitaldian eman dituzte lehiaketa haietako sariak ere. 

Santelmoetako repetizioei hasiera emateko, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak igel eta toka lehiaketak antolatu zituen atzo. Aurreko urteotan bezala, haur eta gaztetxoen, eta helduen kategoriatan jokatu ziren lehiaketak.

Sariak gaur eguerdian eman dituzte, olagarro zopa lehiaketako sari banaketa ekitaldian. Eta saridunak hauek izan dira.

Toka umeak

1. Lur Calvo.

2. Ion Casals.

3. Urritz Urruzuno.

Igela umeak

1. Lur Calvo.

2. Urritz Urruzuno.

3. Manex Calvo.

Toka helduak

1. Tomas Uranga.

2. Antxon Alberdi.

Igela helduak

1. Victoriano Pecharroman.

2. Felipe Lopez.