Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Teorian denok dakigu zer egin behar dugun gure planeta zaintzeko"

Xabier Valera 2023ko mai. 1a, 00:00

2050. urtean Zumaia nolakoa izango den, zer aurreikusten duen esan digu Nerea Egañak. Energiaz hitz egin dugu bereziki.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Bai arrazoia dute CO2 isurpenak asko kutsatzen du gure atmosfera. Baina badaude arrazoi batzuk, adibidez plastikoa uretara botatzean, horiek ere gure atmosferan asko kutsatzen dute. Teorian denok dakigu zer egin behar dugun gure planeta zaintzeko eta ondorioz klima aldaketa ekiditeko. Praktikan ez da hori gertatzen eta ondorioz gure planeta gero eta okerrago dago. Jendeak kontzientzia hartu behar du hau benetako arazo larria dela.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Energi iturri garbia erabili.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Bai. Argi gutxiago erabili, kontsumo gutxi daukaten bonbilak erabili, eta leihoak aldatu berogailu gutxiago erabiltzeko.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke? 
Bai, durarik gabe.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez da elektrikoa kotxe garestiak direlako eta bidai luzea egiteko ez dira erosoak.