Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Enpresa handiek milioi askoko mozkinak dituzte, eta herriak ez du nabaritzen"

Baleike 2023ko mai. 1a, 00:00

2050. urtea nolakoa izango den, zer arreikusten duen, esan digu Enrique Urruzunok. Energiaren gaiaz galdetu diogu.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Adibibidez egon dira asmakizun batzuk ez direnak garatu, munduko petrolio eta auto konpaniei ez zaielako komeni.  Orduan murriztu daitekela bai, baina asko aldatu beharko litzateke industria mota.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Murriztu daiteke; adibidez, denok etxean ez bagenitu edukiko haibeste gauza elektroniko. Ez daukagu ohiturarik erabiltzen ez ditugun gauzak desentxufatu eta itzalita uzteko. Enpresetan ere berdin egingo nuke.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?

Ikerketa on bat eginda eta inbersio handi batekin bai, nik uste dut baietz. Adibidez, etxean jar daitezke eguzki plakak teilatuetan eta etxe guztiak autonomoak izango lirateke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?

Beharra baldin badago jarri egin beharko lirateke. Azkenean ez da jartzea orain jartzen diren bezala, enpresa handiek egiten dituzten ez dakit zenbat milioiko irabaziak, eta etxeetan ez da nabaritzen eta munduan ez da nabaritzen, enpresa oriek bakarrik nabaritzen dute. Eta nik uste itsasoan hobeago izango zela.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Nik usten det ezetz, azkenean auto elektrikoak bateria behar dute eta bateria aldatzeko orduan kontaminazio handiagoa sortzen dute CO2 baino, hor arazo handia egongo da aldatzeko orduan bateri asko eta kutsadura asko egongo da. Nik uste dut badaudela beste aukera batzuk, hibridoak merketuta, adibidez. Beste modelo batzuk, adibidez nik entzunda daukat urarekin auto bat mugitzen dela. Baina, beti bezala, nola ez den komeni batek irabaztea, orduan dena aldatzea oso zaila da. Horren ondorioz inbentu horiek obsoletu geratu dira. Hori da urte asko irauten duen bonbila bezala, ez diote komerzializatzen uzten, beste denak pikutara ez joateko.