Puzgarriak, haurren gozagarri

Maria Maya Manterola 2023ko api. 17a, 17:00

San Telmo Egunean haurrek ere izan dute zer gozatua. Eguraldia lagun, puzgarriak ezarri dituzte Odieta inguruan, eta haur nahiz guraso andana gerturatu da.

Herritar guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute San Telmo Egunerako. Izan ere, ohiko ekitaldiez gain, puzgarriak ezarri dituzte Odieta inguruan, eta haur nahiz guraso ugari elkartu da bertan goiz partean. 

Arratsaldean ere izango dute etxeko txikienek puzgarriez gozatzeko aukera, 16:30etatik 19:00ak bitarte.