Emozioa eta giro paregabea San Telmo egunaren bezperan

Julen Imaz 2023ko api. 17a, 13:00

Gau berezia izan zen atzo zumaiarrentzat. Izan ere, San Telmo egunaren bezperan, ohiko legez, danborradak hartu zituen herriko kaleak, eta bandera igoera izan zen gero Kofradian. Aurten Jose Luis Doval marinelak izan du bandera igotzeko ohorea.

Danbor hotsez eta marinel jantziez bete ziren atzo gauean Zumaiako kaleak. Momentu berezia izaten da jaietan bandera igoerarena, danborradak lagunduta, Arrantzaleen Kofradiako bandera mastan gora igotzen baitute urtero. Aurtengoan, Jose Luis Doval marinelari egokitu zaio lan horiek egitea. Musika Bandak San Telmo Martxa abestia jotzearekin batera igo zuen Dovalek bandera, eta bertan izango da festek iraun bitartean.

Erlazionatuak