Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Denok ez ditugu baldintza berdinak kotxe elektrikoak izateko"

Jamila Sy Bassoum 2023ko mai. 1a, 00:00

2050 Zumaia nolakoa izango den jakiteko, bertakoei elkarrizketak egin dizkiegu. Hemenego honetan  Sheila Diayo dugu galdera hauei erantzuten. 

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?                                                                 Pertsonak  lanera  joatean  edo  haurrak, bizikletan   edo  oinez  joanez kotxean joan ordez, batez ere, bide motzak badira.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?                                                                                                                                                                                     Bai, nire ustez bai. Eguzki plakak erabili ditazkegu edo lehen esan bezala, CO2 murrizteko kotxe gutxiago edo elektrikoak erabili.

Adibidez garraio publikoa ere erabiltzea?
Bai, hori da.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai, baina ez guztiz. Gauza batzuk, nire ustez, ezin dira guztiz  energia iturri garbiekin erabili, baina erabiltzen hasten badira, hobeto.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, gainera gure inguruan mendi asko izanik oso ondo egongo litzateke eta kostan bizi garenez idea ona da.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Idea ona iruditzen zait,  baina nire ustez ezingo genuke denok erabili. Izan ere, denok ez ditugu baldintza berdinak eta askoz ere merkeago balitz denok erabiltzeko, hobeto izango litzateke.