Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Garraio ohiturak aldatzen baditugu, erabilitako energia kantitatea murriztuko da"

Eneritz Agirre 2023ko mai. 1a, 00:00

Aitor Agirreri elkarrizketa bat egin diogu energiari buruz. Hemen daukazue bere ikuspuntua.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara CO2 kopurua nabarmen  murriztu behar da. Nola daiteke hori?
Alde batetik, energia berriztagarria erabiliz. Horretarako, energia fosilak aldatu behar ditugu energia berriztagarriengatik. Eta beste aldetik, gaur egun dauzkagun garraioak edo ohiturak aldatuz.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, nik uste dut posible dela. Lehenago esanda bezala, garraio ohiturak aldatzen baditugu murriztu daiteke. Bestalde, birziklatzen hobetzen joaten bagara, horrek ere, energia kontsumoa gutxitu egingo du.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez dakit 100% posible izango den, baina portzentaje handi batean bai. Euskal Herrian lur eremu handiak ez dauzkagu eguzki plaka planta handia jartzeko, baina haizea badaukagu eta baita eraikuntzak ere. Teilatuetan eta beste eraikuntzetako toki zenbaitetan plakak jarriz gero energia berriztagarriak sortu daitezke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai mendian eta bai itsasoan. Nahi baldin badugu energia berriztagarriak edukitzea aurrera begira, bai itsasoan eta bai mendian aire-sorgailuak edukitzen ohitu beharko gara.

Kotxe elektrikoa bultatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Bai, estrategia ona da, baina kontuan hartu behar da kotxe elektriko horien bateria kargatzeko egunero energia elektriko dexente gehiago kontsumituko dugula. Orduan, aukera bakarra da bateria horiek kargatzeko erabiltzen den energia berriztagarria izatea.