Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Inpernupe Elkarteak

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 13a, 09:30

Maiatzaren 14an ospatuko da Ipar Euskal Herriko Seaskako ikastolen aldeko jaia, eta jada salgai daude autobuserako txartelak.

Maiatzaren 14an, igandearekin, ospatuko da aurten Herri Urrats jaia, Ipar Euskal Herriko Seaskako ikastolen alde, eta Inpernupe Elkarteak autobusa antolatu du Zumaiatik Senpereko lakura joan-etorria egiteko.

Izena Inpernupe tabernan eman beharko da, eta izena ematerako unean ordaindu beharko da.  Eserlekuko 12 euro da prezioa; hori bai, mantalean joaten diren ume txikiek ez dute ordaindu beharko.

Autobusa 09:00etan abiatuko da Hortz Klinika paretik, eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Senperen.