Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Kontsumo kopurua murriztu beharra daukagu bizi ohiturak aldatuz"

Xanet Gonzalez 2023ko mai. 1a, 00:00

Energia kontsumoari buruz duen iritzia jakiteko elkarrizketatu dugu Jone Zubizarreta eta hauek izan dira bere erantzunak.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Iruditzen zait bizi ohiturak ez direla egokiak. Iturri fosiletatik CO2-a botatzea ezin dugu ekidin, baina bai ahal den CO2 gutxiena sortu. Hori da iruditzen zaidana, hau da, bizi ohiturak aldatu eta hortik egin beharko genukeela lana.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Elkarrekin doazela iruditzen zait. Batetik, kontsumo kopurua murriztu beharra daukagu bizi ohiturak aldatuz; eta bestetik, iturri garbienak erabili.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Ez dugu honelako ezer egin eta seguruena momentu askotan behar duguna baino gehiago erabiltzen dugu.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai, baina ez dut uste momentu honetan oraindik posible denik urte osoan eguzki plaken bidez soilik lortutako energiarekin bizitzea.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez da elektrikoa gure kotxea. Gaur egun oraindik oso garestiak dira eta autonomia aldetik ere ez dute gasolinazko kotxe baten eskintza berdina ematen.